XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) gauza handiak gertatzen diren egun horietako bat zen hura.

Gertatu zena zera izan zen: zaintzailea, bere ustez, ziur zegoela tigreei haragi gordin pusketak bota ondoren, kaiolako atea giltzaz itxi zuela: baina handik pixka batera, garrasi beldurgarri bat entzun zen:

- Tigre batek ihes egin du!

Eta halaxe zen, kaiolatik kanpora zegoen marra horidun animalia, jauzika hasteko prest.

Jendea korrika abiatu zen alde batera eta bestera.

Denek ihes egin zuten, han txoko batean tigrearengandik oso hurbil zegoen neskatila bat izan ezik.

- Zaude geldi-geldi! esaten zion jendeak, bera mugitzen ez bazen tigreak ez ziola ezertxo ere egingo pentsatuz.

- Zer egin dezakegu? zioten batzuek, eskuak urduri mugituz.

- Goazen poliziari deitzera! proposatu zuen batek.

- Ez, suhiltzaileei! beste batek.

- Deitu Pippi Kaltzaluzeri! esan zien Pippik.

Orduan tigrearengana joan, berarengandik bi metrora pikotxean jarri eta honela deitu zion:

- Mixintxo, mixintxo, mixintxo!